• All
  • Hezkuntza eta Ikerketa
  • Hiria eta Hiritarrak
  • Konpaniak eta Diseinatzaileak
  • Nazioarteko Ekitaldiak
  • Search
  • ARTESHOP

    Unibertsitatean jaio eta Bilboko dendetan aurkezten den arte berria. Artelanak erakusteko sistema ez da ohikoa. Erronka berria Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasle gazteentzat.

  • BILBAO ART&FASHION

    Bilbao International Art & Fashion lehiaketa mundu osoko 18 eta 35 urte bitarteko diseinugile berriei zuzenduta dago eta moda eta arte arloko profesional ospetsuen laguntza eta aholkularitza dauka. Bilbao International Art & Fashion-en helburua kulturarteko aberastea eta benetako kultura ondasun legez moda sustatzea da, arte balioekin estuki lotuta. Horregatik, lehiaketara aurkezten diren lan guztiek balio erantsia eman behar dute eta arte arloan oinarrituta egon behar dute edo zuzenean horrekin lotuta egon.

  • BILBAO MENDI FILM FESTIVAL

    Bilbao Mendi Film Festival Mendi eta Abenturako Nazioarteko Zinemaldia nazioarteko erreferentea bihurtu da. 2008an sortu zen eta urte osoan mendiko kultura sustatzen du hainbat hiri eta eskolatan, kultura eta mendi komunitate grinatsuaren bidez. Lehiaketa abenduan burutzen da eta mundu osoko zinegileek, eskalatzaileek eta hizlariek parte hartzen dute bertan. Egutegia kultura eta mendiari lotutako atzerabegirako argazki erakusketa, ikastaro, eta beste jarduera batzuekin osatzen du. 2011tik Mendiko Nazioarteko Ituneko (IAMF) kidea da eta haren helburu nagusia mendiko zinema arlo guztietan bultzatzea da.

  • BIME

    BIME bideojoko, app eta teknologien bidez sartzeko eta elkarlanean aritzeko bide berriak bilatzen dituen musika industriari eta digitalari zuzendutako Europako lehenengo azoka da. 3 eguneko biltzarraren egitarauan hainbat hitzaldi, lantegi eta ekitaldi dago. BIMEren helburua bertoko eta nazioarteko profesionalak harremanetan jartzea, haien ezaguerak gaurkotzea eta industria digitalen bidez negozio eredu berriak aztertzea da.

  • EL SOL

    Nazioarteko begiradarik sortzaileenak Bilbon biltzen dira EL SOL, Publizitate Komunikazioaren Iberoamerikako Jaialdian. Jaialdiak Bilboren irudia zabaltzen du nazioartean, hiri erakargarri eta modernoa erakutsiz, kultura, kirol edo edozein motatako ekitaldi handiak egiteko azpiegitura eta baliabideekin hornitua, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.

  • EUSKAL ENCOUNTER

    Euskal Encounter informatika bilkura zaletu zein profesionalei zuzentzen zaie eta helburua ezaguerak elkartrukatu eta informatika ekipoekin zerikusia duten jardueretan egun batzuetan parte hartu nahi duten profesionalei zuzentzen zaie. Honelako bilkurak 80ko hamarkadaren amaieran hasi ziren Europako iparraldean, Norvegia, Danimarkan, Alemanian eta ebste herrialde batzuetan.

  • FIG-BILBAO INTERNATIONAL ENGRAVING FESTIVAL

    Artista, editore, ikertzaile eta grabatu eta inprimaketaren zaleak elkartzeko eta sustatzeko gunea. Iritziak, ideiak, esperientziak eta ezaguerak elkartrukatzeaz gain Grabatuaren Nazioarteko Saria emango da eta nazioarteko zenbait artistaren grabatu eta paper-lanen erakusketak ere izango dira.

  • FUN & SERIOUS GAME FESTIVAL

    Fun & Serious Game Festival lehiaketak urteko entretenimendu eta “Serious Games” onenak saritzen ditu eta, aldi berean, bideojokoaren industrian dauden ekoizleak, zuzendariak, artistak, garatzaileak eta gainerako eragileak goraipatzen ditu. Azaroa bideojokoaren hilabetea da Jaialdiari esker, 2011n abian jarri zenetik Europako hegoaldean sektoreko erreferentea bihurtu baita. Entretenimendu bideojokorik onenakezezik, “Serious Games” izenekoak ere saritzen ditu. Hauek teknologia berdina erabiltzen dute hezkuntza, osasun, industria aeroespazial, kultura eta beste hainbat sektoretan. Sarion helburua bideojokoei buruz dauden estereotipoak hauseta eta sektoreari merezi duen bultzada ematea da.

  • GETXOPHOTO-NAZIOARTEKO ARGAZKI JAIALDIA

    Getxophoto Argazki jaialdiak irudiak erakusteko ohikoak ez diren formatu, euskarri eta tresnen erabilerari ematen dio lehentasuna. Jaialdi tematiko hau argazkigintza ikasteko eta komunikatzeko tresna da. Getxophotok formatu, material eta ez-ohiko erakusguneen esperimentazioa bultzatzen du, batez ere leku publikoetan. Hauxe da haren ezaugarri nagusietako bat, xedea ez da hiria apaintzea, bereziki aukeratutako irudien bidez istorioak kontatzeko erabiltzea baizik. Hormak, dendetako erakusleihoak, edukiontziak, tabernak, patioak edo eraikinak, Getxophotok ikuspegi ezberdinak eskaini nahi dizkie herritarrei, irudiak erakusteaz gain hunkidura, konplizitatea eta nahasmendua sortuz eta pertsona eta irudien artean loturak eraikiz.

  • AZPLAY

    AZPlay, Bideojoko Independienteen Nazioarteko Lehiaketa 2010ean jaio zen Azkuna Zentroak kultura eta aisialdiaren arloan bideojokoen industriarekin zuen konproimisoari erantzunez. Ia hilabeteko epean bertaratzen direnek zenbait jardueratan parte hartzeko aukera izango dute: hitzaldiak, lantegiak eta euskal enpresek egindako joko independienteen erakusketak.

  • ZINEMA IKUSTEZINAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

    KCD, Kultura, Comunicación y Desarrollok antolatzen duen “Film Sozialak” zinema ikustezinaren nazioarteko jaialdiaren helburua beren herrietan edo nazioartean jorratzen dituzten gaiengatik eta gaur egungo zinemagintza merkatuaren erritmoa jarraitzeko zailtasunengatik alboratuak edo zentsuratuak izan diren formatu digitaleko edo zinemako lanetarako gune irekia sortzea da. Proiektuetan honelako gaiak egon behar dira: gizarte gaiak, generoa eta emakumea, giza eskubideak, gizarte justizia, ingurumena, kulturartekotausna, etab. Jaialdi hau erakusteko gune alternatiboa bilatzen duten honelakoxe proiektuetarako foro egokia da.

  • SELECTED

    Selected Graphic Design from Europe ekitaldiak bi eguneko iraupena du eta bertan Index Book, diseinu grafiko eta ikus sormenenezko liburuetan espezializatutako Bartzelonako argitaletxeak, Europa osoko profesionalak biltzen ditu hitzaldi eta lantegien bitartez ideiak trukatzeko eta sormen-ideiak konpartitzeko.

  • SHERPA SUMMIT

    Sherpa Summit nazioarteko ekitaldiak zuzendari nagusiak eta adituak biltzen ditu hainbat gai eztabaidatzeko: erabiltzailearen hurrengo interface belaunaldia, bilaketa mugikorra, bilaketa ahotsarekin, elkarreragina eta erabiltzailearen esperientzia. Ekitaldi honek enpresari, merkatari, estratega, teknologo eta IKTak erabiltzeari dagokionez erabakiak hartzen zerikusia duten berritzaileen arreta erakartzen du.

  • TECHNARTE

    Technarte arte eta teknologiaren nazioarteko biltzarra da eta 2006tik burutu izan da Bilbon. Technarte honelako ekitaldi garrantzitsuenetakoa bihurtu da Europan, Helburu nagusia arte modernoa zabalago ulertzea ahalbidetzen duten teknologia aurrerapenak aurkeztea eta teknologia eta artearen arteko eztabaida eta hausnarketa foroa sortzea da. Technarten berrikuntza teknologiko eta arte garaikidearen arteko elkarreragina errealitateari aplikatzen zaio; azken belaunaldiko berrikuntza teknologikoek artistei aukera ematen diete hainbat aukera aztertzeko eta gizarte teknologikoak artisten sormena teknologia proiektu berrietarako inspirazio legez darabil.

  • TXB DESIGN

    TXB produktuen diseinu-bulegoak 2003tik eskaintzen ditu bere zerbitzuak Bilbon. Industria produktuen diseinu eta garapenaz gain altzari, osagai eta argiztapen proiektuak ere egiten dituzte. TXBren lan egiteko filosofian alderdi funtzional, tekniko-ekonomikoak eta emozionalak ere sartzen dira.

  • Top Bar Title

  • Search
  • Menu
  • eu
  • en
  • es
  • Bilatu
  • Hasiera
  • Ikuspegia
  • Jarduerak
  • Kideak
  • Helburua
  • Kontaktua
  • Lege-oharra
BiDC BiDC
Unesco Unesco
Feder Feder

Cookie politika

This website uses cookies when a user browses through its web pages. Cookies used by the website are files sent to a web browser via a web server to record the activities of users on the website and allow more fluid, personalised browsing. Read more

Accept

x