• All
  • Hezkuntza eta Ikerketa
  • Hiria eta Hiritarrak
  • Konpaniak eta Diseinatzaileak
  • Nazioarteko Ekitaldiak
  • Search
  • BILBAO CITY OF DESIGN

    Bilbo UNESCOren Sormen-Hirien Sarean dago diseinu sailean. UNESCOk 2004an sortu zuen Sormen-Hirien Sarearen helburua nazioarteko lankidetzaren bitartez kultura dibertsitatea eta hiri garapen jasangarria bultzatzea da. Sareak harremanetan jarri nahi ditu sormen-ekonomia bultzatzen duten hiriak, ezaguerak eta esperientziak konpartitzeko, eta sektore publiko eta pribatuaren artean, erakunde profesional eta komunitateen artean, gizarte zibil eta kultura erakundeen artean harremanak bultzatu munduko eskualde guztietan. Gaur egun 69 hiri daude Sarearen barruan, sormen industriaren zazpi arlotan: Artisautza eta herri arteak, Diseinua, Zinema, Gastronomia, Literatura, Arte digitala eta Musika.

  • MAKING CREATIVITY HAPPEN

    XXI. mendeko industriak sormen eta berrikuntzaren bitartez jakintza sortzearen menpean egongo dira. Lehen munduko herrialde askok jakintzaren ekonomia berrian funtsezko osagaitzat hartzen dituzte sormen industriak. Sarritan argudiatzen da ideiak eta irudimena aktiborik garrantzitsuena izango direla eta, honetaz, euskal erakundeek sormen-industrien aldeko apustu garbia egin dute, zenbait sektore lagunduz -arkitektura, artea, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, publizitatea, moda, gastronomia, diseinu grafikoa, artisautza, barrualdeetako diseinua, argazkigintza, produktu eta bideojokoen diseinua- Bilbon eta Bizkaian sormena sortuko duten lotura berriak lortzeko.

  • BILBOKO GAU ZURIA

    Bilbo “gauez zabalik”. Urtero Bilbok hiriaren urteurrena ospatzen du eta iluntzean hiriko kultura guneen itxura aldatu egiten da ikuskizunak eta kultura ikustaldiak eskaintzeko. Gune hauetako bakoitzari bizitza emateko arduradunak literatura, musika eta eszena arteetako profesional nabarmenak dira. Protagonistak bilbotarrak eta ekitaldiaz gozatzera bertaratzen den jende oro dira. Zehatz-mehatz prestatzen den egitarau zabal batekin Gau Zuria Hiriaren fundazioa gogoratzeko paregabeko unea da. "

  • 15 ERAGILE DISEINURAKO

    Diseinuaren berrikuntza funtsezko tresna bihurtu da hirietako lehiakortasuna eta bizi kalitatea hobetzeko eta beharrezkoa da lankidetza publiko-pribatuaren inguruak hobetzeko, administrazio, unibertsitate eta eragile ekonomiko eta profesionalen zuzeneko parte-hartzearekin. Hauxe da Bilbok eraldatzeko hartu duen bidea. 15 proiektu handik hiria eraldatu dute azken urteotan eta bidea ireki dute Hiria berriztatzen jarraitzeko.

  • BILBAO ART DISTRICT: WEEKEND OF THE ARTS

    Bilbao Art District Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin sustatzen duten ekimena da eta bertan parte hartzen dute Guggenheim museoak, Arte Ederren Museoak, Rekalde Aretoak eta bertoko beste galeria batzuek. Musika bertatik bertara, performanceak, lantegiak, aire zabaleko margolaritza, jolasak, adin guztietarako jarduerak eta ordutegi bereziak galeria eta mudesoetan esperientzia aparta bizitzeko.

  • 25 URTE 25 PROIEKTU

    Bilbao Urban Evolution. Bilbo hiri berregituraketaren eredua da, industria hiria zerbitzu eta kultura hiri bihurtuta. Begira ezazu Bilboren bilakaera era bisual eta intuitibo batean, proiekturik garrantzitsuenen atzera begirako historiko baten bidez.

  • AZKUNA ZENTROA

    Bilboko arkitekturaren ikonoetako bat berriro dager hiriko bihotzean. Alondegia da -1909- Rikardo Bastidak diseinatutako ardo biltegi zaharra, Azkuna Zentroa bihurtuta; kultura eta aisialdirako gunea den ekintzaz betetako lekua.

  • BILBAO ZINEZKO HIRIA

    Bilbo zinezko film-hiria da. Bertako kaleak 110 film luze, labur eta dokumentalen eszenatokia izan dira duela mende batetik eta, azken 30 urteotan, ehunen bat iragarki filmatu dira. Paisaia gris eta euritsua, Bilbokoko profil gogor eta industrialarekin batera, erakargarriak ziren hirian filmaketak egiteko, eta orain ere abangoardiako diseinuzko eraikinek, parkeek, bizikletaz paseatzen duten familiek eta nazioartean ospetsuak diren museoek interesgarritasun horri atxikitzen diote.

  • BILBAO TOURISMOA

    Hemeretzigarren mendeko eraikin bikain bat da, abangoardiako eraikinekin batera dagoena, eta haren estetikak eta funtzionaltasunak harriturik uzten ditu XXI. mendeko bidaiariak.

  • BILBO, KULTURA EKONOMIAREN ERAGILE

    Kulturak funtsezko betekizuna du Bilboko jarduera ekonomikoa eta gizarte eraldaketa lortzeko motor legez, hiria garatzeko estrategiaren barruan. 90eko hamarkadaren hasieran Bilbon ekonomia eta hiri eraldaketa sakonari ekin zionetik kultura, Guggenheim Bilbao Museoa ezartzearekin batera, funtsezko faktorea izan da hirian lanpostuak sortzeko eta gizarte kohesioa lortzeko. Azken bi hamarkadetan Udalak ezarri duen kultura politikak Bilbo hiria indartu du kultura erreferente bezala eta kultura instalazio garrantzitsuak lagungarriak dira ekonomian aberastasuna sortzeko, lanpostuak mantendu eta sortzeko eta hiriari irudi egokia emateko.

  • FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI

    First Lego League errobotika lehiaketa bat da eta kirol ekitaldi gisa berrikuntza, sormena eta ekintzailetza sustatzen ditu bigarren mailako ikasleen artean. Parte-hartzaileek zientzia eta teknologiaren jolasa eta hunkidura ezagutzen dituzte eta ikasketak arlo horietatik bideratzera animatzen dira. Lehiaketa hiru arlotan egituratzen da: urtero mundu osoan jartzen den gaiarekin zerikusia duen zientzia proiektu berritzaile bat garatzea; Lego Mindstorm EV3-ren piezekin egindako errobot bat diseinatzea eta programatzea, erronkarekin lotutako helburuak gauzatzeko; eta prozesu guztian erakutsitako balioak.

  • GUGGENHEIM BILBAO

    Frank Gehry iparramerikar arkitektoak diseinatu zuen Guggenheim Bilbao museoa XX. medeko arkitekturarik iraultzaileenaren adibide bikaina da. Museoak 24.000 m2ko azalera hartzen du eta horietatik 11.000 erakusketa-gelak dira. Arkitektura erreferente ausart eta berritzailea da eta barruan dituen artelanak erakusteko leku erakargarri eta liluragarria da. Gehryren diseinuak eskultura-egitura harrigarria sortzen du, Bilboko hiri paisaian eta bere inguruan bikain txertatuti.

  • SEEKERS - ZORROTZAURRE UHARTEA

    Seekers-Zorrotzaurre, ametsak egia bihurtzen diren sormen-uhartea. Zorrotzaurre proiektua Bilbon abian jarri den hiri eraldaketarako azken plana da. Eskema oso eta jasangarri baten bidez gaur egun bertan behera utzita dagoen lekua berreskuratzen du auzo berria bihurtzeko, non kultura eta sormen-arloak paretik doazen, lan-giro berri, dinamiko, fresko eta berritzailea sortuz, hainbat proiektu mota bultzatzeko: diseinua, errealitate birtuala, ikusentzunezkoak eta bideojokoak, arte-kultura proiektuak... Zorrotzaurre amets egiteko, diseinatzeko, sortzeko, hazteko eta sinesteko lekua da.

  • EUSKALDUNA CONFERENCE CENTRE AND CONCERT HALL

    Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregia 1999ko otsailaren 19an zabaldu zen; eraikin berezia da, XXI. Mendeko Bilbo berriaren bereizgarrietako bat. Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek diseinatu zuten kaian etengabe eraikitzen ari den itzasontzia balitz bezala, antzinako Euskalduna untziola zegoen leku berean. Biltzar Jauregiak 2001eko Enric Miralles saria jaso zuen Espainiako Arkitekturaren 6. Biurtekoan.

  • Top Bar Title

  • Search
  • Menu
  • eu
  • en
  • es
  • Bilatu
  • Hasiera
  • Ikuspegia
  • Jarduerak
  • Kideak
  • Helburua
  • Kontaktua
  • Lege-oharra
BiDC BiDC
Unesco Unesco
Feder Feder

Cookie politika

This website uses cookies when a user browses through its web pages. Cookies used by the website are files sent to a web browser via a web server to record the activities of users on the website and allow more fluid, personalised browsing. Read more

Accept

x