-
EUSKALDUNA CONFERENCE CENTRE AND CONCERT HALL
Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregia 1999ko otsailaren 19an zabaldu zen; eraikin berezia da, XXI. Mendeko Bilbo berriaren bereizgarrietako bat. Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek diseinatu zuten kaian etengabe eraikitzen ari den itzasontzia balitz bezala, antzinako Euskalduna untziola zegoen leku berean. Biltzar Jauregiak 2001eko Enric Miralles saria jaso zuen Espainiako Arkitekturaren 6. Biurtekoan.
-
ABAD DISEÑO
Bulego diziplinanitz hau industria diseinuan eta arkitekturan espezializatuta dago eta ibilbide profesional zabala du, kalitatezko sormen produktuak eskaintzen ditu. Esperientzian eta ikerketan oinarritutako konponbide irudimentsu eta lehiakorrak, prentsa espezializatuan agertu eta sari garrantzitsuak jaso dituztenak.
-
ADN DESIGN
ADN Design diseinu bulegoak Bilbon dauka egoitza eta 1990ean sortu zen. Profesionalen talde diziplinanitzak –diseinugileak, arquitektoak, ingeniariak- osatzen du eta enpresei kalitatezko zerbitzuak, ideiak eta produktuak eskaintzen dizkie. Ezagutza, sormena, sentikortasuna, hunkidura, enpatia, negozioa, intuizioa eta pasioa dira ideia handi baten osagaiak. Gaitasuna, arreta handia, ukigarritasuna eta eraginkortasuna dira produktu on baten osagaiak.
-
IDEILAN
Berritzea ez da aukera bat. Berrikuntza aurrera jarraitzeko alternatiba bakarra da. Ideilan Design diseinu-bulegoa berrikuntza arloko aditu handiek osatzen dute eta produktu bakoitza garatzeko arrazionaltasun, sormen, ezagutza teknologiko, pentsamendu ekonomiko eta humanismoaren arteko beharrezko oreka eskaintzen du.
-
MACHIMBARRENA DESIGN STUDIO
Machimbarrena Design Studio aholkuetxeak Bilbon dauka egoitza eta lanbide zerbitzuak eskaintzen ditu produktuen diseinu eta objektu eta espazioen sorkuntza eta garapenean. Autogintza, altzari, produktu eta erakunde irudi eta espazioen diseinu proiektuetan parte hartu du zenbait enpresarentzat. Machimbarrenaren lana saritua izan da 2011ko MAIER nazioarteko diseinu lehiaketan eta 2014ko Basque Crafts by Design-en; halaber ADI-FADek aukeratua izan da.
-
MERCEDES DE MIGUEL
1989an diseinugileak bere enpresa sortu zuen M. de Miguel izenarekin. Bilduma hiriko emakume modernoari zuzentzen zaio, bereizgarria nahi duenari, gaur egungo emakumeak nahi duen askatasunetik sortuz eta bere estilo propioa eta erabakitzeko gaitasuna aintzat hartuz. Merkatuaren eskariei erantzuteko eta bere estiloari atxikiz bere sortze-mundua zabaldu zuen 2008an eta POUPÉE CHIC sortu zuen: bilduma gazteenarentzat freskotasun, kolore eta baikortasun printzak, aire fresko eta berritzailea emanez eta enpresa nazioartera zabaltzea ahalbidetuz.
-
ACXT-IDOM
Arkitektura eta ingeniaritza ikuspegien arteko elkar-izateak aukera eman digu ideia eta arte eremuen artean izan daitekeen solasa ikusteko aukera ematen digu. ACXT-IDOM arkitekto eta ingeniarien talde diziplinanitzak osatzen du eta zerbitzu osoa eskaintzen du.
-
ERREDEEME
Erredeeme Bilboko arkitektura-bulego bat da, Rubén de Miguel-ek 1998an sortua, eta bertan zenbait alorretako profesionalek arkitektura, hirigintza, leheneratze edo interiorismo proiektuak egiten dituzte. Ingeniariek, arte grafikoetako eta paisajismoko diseinugile adituek erredeemeko arkitektoekin batera dihardute burutzen dituzten proiektuak bikainak izan daitezen.
-
JAAM
2005ean sortu zen JAAM Arquitecturak lanbide-eremu zabala hartzen du: banakako etxebizitzen diseinua, hirigune publikoak, erakundeen eraikinak, hiri altzariak... Lan-taldean Europako unibertsitateetan trebatutako hiri arkitektoak daude.
-
IRUSOIN
Bere baliabideen etengabeko hobekuntzak eta sortze-talde bikainak IRUSOIN kalitate lekurik gorenean jartzen dute publizitate kanpainak, erakunde-bideoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko, sortze-prozesutik amaierako pieza lortu arte.
-
INTERACTIVEMARTIN
InteractiveMartin-ek Rivales.com merkaturatu du, ukitu ezberdina daukan on-line joko komunitatea. Komunitatearen lehenengo jokoa, Parchis Estrellas, Lud klasikoaren bertsio gaurkotua da, ezaugarri berriekin: Wheels, zelula telegarraiatzaileak... eta askoz gehiago. Rivales.com komunitatean gainera denda birtuala dago eta jokalariek beren ikonoa pertsonaliza dezakete eta beranduago erabiltzeko errefortzuak lortu. Facebooken eskuragarri dago PC, Mac, mugikor (iOS y Android) eta tabletetarako.
-
DIGIPEN
DigiPen Bilbao, DigiPen Institute of Technology-ren Europako egoitza da. “Princeton Review” argitalpenaren arabera bideojokoak diseinatzeko Estatu Batuetako eskolarik onenetarikoa da DigiPen, eta Bilbon graduko programa bi eskaintzen ditu: Denbora Errealeko Simulazio Elkarreragile Informatika Ingeniaritza gradua eta Arte Digital eta Animazioko Arte Ederren Gradua. Egitarau biotan eskola guztiak ingelesez ematen dira eta ikasleek aukera dute beren graduaren barruan Redmond edo Singapurreko campusetan urtebetez egoteko. 20 urte baino gehiagotan DigiPenek joko industriari trebatzen lagundu dio AEBetan eta mundu osoan. Irakasle eta exekutiboetako askok kargu garrantzitsuak izan dituzte bideojoko enpresa nagusietan: Nintendo, Microsoft, Disney..., eta DigiPeneko graduatuek ehunka jokotan parte hartu dute, besteak beste: ”Call of Duty, World of Warcraft, Halo, Portal, Half-Life, Guild Wars,” eta “BioShock Infinite.”
-
FUN & SERIOUS GAME FESTIVAL
Fun & Serious Game Festival lehiaketak urteko entretenimendu eta “Serious Games” onenak saritzen ditu eta, aldi berean, bideojokoaren industrian dauden ekoizleak, zuzendariak, artistak, garatzaileak eta gainerako eragileak goraipatzen ditu. Azaroa bideojokoaren hilabetea da Jaialdiari esker, 2011n abian jarri zenetik Europako hegoaldean sektoreko erreferentea bihurtu baita. Entretenimendu bideojokorik onenakezezik, “Serious Games” izenekoak ere saritzen ditu. Hauek teknologia berdina erabiltzen dute hezkuntza, osasun, industria aeroespazial, kultura eta beste hainbat sektoretan. Sarion helburua bideojokoei buruz dauden estereotipoak hauseta eta sektoreari merezi duen bultzada ematea da.
-
SIGNO DIGITAL
Signo Digital1992an sortu zen, ikus-entzunezko sektoreari lotuta eta batez ere dokumentalen ekoizpenean. Urteotan mota guztietako ekoizpenak garatu ditu, hala nola erakunden bideoak, musikalak eta publizitatekoak. Signo Digital azken belaunaldiko teknologiarekin hornituta dago, hasieratik ezarritako berrikuntza ildoari jarraituz.
-
TXB DESIGN
TXB produktuen diseinu-bulegoak 2003tik eskaintzen ditu bere zerbitzuak Bilbon. Industria produktuen diseinu eta garapenaz gain altzari, osagai eta argiztapen proiektuak ere egiten dituzte. TXBren lan egiteko filosofian alderdi funtzional, tekniko-ekonomikoak eta emozionalak ere sartzen dira.
-
URALDI
Uraldi enpresak duela 30 urte baino gehiagotatik bainugela apaintzeko osagaiak eta ispiluak fabriktzen eta merkaturatzen ditu. Pieza moderno, funtzional eta kalitate handikoak dira, diseinugile ospetsuek diseinatutakoak.
-
ARTESHOP
Unibertsitatean jaio eta Bilboko dendetan aurkezten den arte berria. Artelanak erakusteko sistema ez da ohikoa. Erronka berria Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasle gazteentzat.
-
BIME
BIME bideojoko, app eta teknologien bidez sartzeko eta elkarlanean aritzeko bide berriak bilatzen dituen musika industriari eta digitalari zuzendutako Europako lehenengo azoka da. 3 eguneko biltzarraren egitarauan hainbat hitzaldi, lantegi eta ekitaldi dago. BIMEren helburua bertoko eta nazioarteko profesionalak harremanetan jartzea, haien ezaguerak gaurkotzea eta industria digitalen bidez negozio eredu berriak aztertzea da.
-
EL SOL
Nazioarteko begiradarik sortzaileenak Bilbon biltzen dira EL SOL, Publizitate Komunikazioaren Iberoamerikako Jaialdian. Jaialdiak Bilboren irudia zabaltzen du nazioartean, hiri erakargarri eta modernoa erakutsiz, kultura, kirol edo edozein motatako ekitaldi handiak egiteko azpiegitura eta baliabideekin hornitua, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.
-
BILBAO MENDI FILM FESTIVAL
Bilbao Mendi Film Festival Mendi eta Abenturako Nazioarteko Zinemaldia nazioarteko erreferentea bihurtu da. 2008an sortu zen eta urte osoan mendiko kultura sustatzen du hainbat hiri eta eskolatan, kultura eta mendi komunitate grinatsuaren bidez. Lehiaketa abenduan burutzen da eta mundu osoko zinegileek, eskalatzaileek eta hizlariek parte hartzen dute bertan. Egutegia kultura eta mendiari lotutako atzerabegirako argazki erakusketa, ikastaro, eta beste jarduera batzuekin osatzen du. 2011tik Mendiko Nazioarteko Ituneko (IAMF) kidea da eta haren helburu nagusia mendiko zinema arlo guztietan bultzatzea da.
-
SHERPA SUMMIT
Sherpa Summit nazioarteko ekitaldiak zuzendari nagusiak eta adituak biltzen ditu hainbat gai eztabaidatzeko: erabiltzailearen hurrengo interface belaunaldia, bilaketa mugikorra, bilaketa ahotsarekin, elkarreragina eta erabiltzailearen esperientzia. Ekitaldi honek enpresari, merkatari, estratega, teknologo eta IKTak erabiltzeari dagokionez erabakiak hartzen zerikusia duten berritzaileen arreta erakartzen du.
-
SELECTED
Selected Graphic Design from Europe ekitaldiak bi eguneko iraupena du eta bertan Index Book, diseinu grafiko eta ikus sormenenezko liburuetan espezializatutako Bartzelonako argitaletxeak, Europa osoko profesionalak biltzen ditu hitzaldi eta lantegien bitartez ideiak trukatzeko eta sormen-ideiak konpartitzeko.
-
TECHNARTE
Technarte arte eta teknologiaren nazioarteko biltzarra da eta 2006tik burutu izan da Bilbon. Technarte honelako ekitaldi garrantzitsuenetakoa bihurtu da Europan, Helburu nagusia arte modernoa zabalago ulertzea ahalbidetzen duten teknologia aurrerapenak aurkeztea eta teknologia eta artearen arteko eztabaida eta hausnarketa foroa sortzea da. Technarten berrikuntza teknologiko eta arte garaikidearen arteko elkarreragina errealitateari aplikatzen zaio; azken belaunaldiko berrikuntza teknologikoek artistei aukera ematen diete hainbat aukera aztertzeko eta gizarte teknologikoak artisten sormena teknologia proiektu berrietarako inspirazio legez darabil.
-
25 URTE 25 PROIEKTU
Bilbao Urban Evolution. Bilbo hiri berregituraketaren eredua da, industria hiria zerbitzu eta kultura hiri bihurtuta. Begira ezazu Bilboren bilakaera era bisual eta intuitibo batean, proiekturik garrantzitsuenen atzera begirako historiko baten bidez.
-
BILBO, KULTURA EKONOMIAREN ERAGILE
Kulturak funtsezko betekizuna du Bilboko jarduera ekonomikoa eta gizarte eraldaketa lortzeko motor legez, hiria garatzeko estrategiaren barruan. 90eko hamarkadaren hasieran Bilbon ekonomia eta hiri eraldaketa sakonari ekin zionetik kultura, Guggenheim Bilbao Museoa ezartzearekin batera, funtsezko faktorea izan da hirian lanpostuak sortzeko eta gizarte kohesioa lortzeko. Azken bi hamarkadetan Udalak ezarri duen kultura politikak Bilbo hiria indartu du kultura erreferente bezala eta kultura instalazio garrantzitsuak lagungarriak dira ekonomian aberastasuna sortzeko, lanpostuak mantendu eta sortzeko eta hiriari irudi egokia emateko.
-
SEEKERS - ZORROTZAURRE UHARTEA
Seekers-Zorrotzaurre, ametsak egia bihurtzen diren sormen-uhartea. Zorrotzaurre proiektua Bilbon abian jarri den hiri eraldaketarako azken plana da. Eskema oso eta jasangarri baten bidez gaur egun bertan behera utzita dagoen lekua berreskuratzen du auzo berria bihurtzeko, non kultura eta sormen-arloak paretik doazen, lan-giro berri, dinamiko, fresko eta berritzailea sortuz, hainbat proiektu mota bultzatzeko: diseinua, errealitate birtuala, ikusentzunezkoak eta bideojokoak, arte-kultura proiektuak... Zorrotzaurre amets egiteko, diseinatzeko, sortzeko, hazteko eta sinesteko lekua da.
-
ETB
30 urte baino gehiagoko historian EiTBk sendotzea eta bilakatzea lortu du, Euskal Herriko lehen komunikazio taldea bihurtu arte. Sei telebista kanalek, bost irratik eta web batek osatzen dute eta bere eremuan ikusle-entzule gehien duen hedabideetariko bat da. 1982an hasi zenetik euskararen erabilera normalizatzeko xede argia izan zuen eta ETB1 izan zen lehenengo kanalean osorik euskaraz emititu zuen. Ondoren, 1986an, ETB2 plazaratu zen, sorrerako izaera pluralaren beste erakusgarri bat, eta espainierazko emisioak egiten hasi zen. Gaur egun, Internetek komunikabideentzat ireki duen aukera mugagabea kontuan hartuz, bereziki ikusle/entzuleen elkarreraginari dagokionez, Eitb.com taldearen apustu handia da zentzu honetan. Ikus-entzunezko edukiak dira plater nagusia , blog, gizarte sare, erabiltzaileen parte-hartze eta eitb nahierara aukeratzeko erabateko askatasunarekin osatuta.
-
AZKUNA ZENTROA
Bilboko arkitekturaren ikonoetako bat berriro dager hiriko bihotzean. Alondegia da -1909- Rikardo Bastidak diseinatutako ardo biltegi zaharra, Azkuna Zentroa bihurtuta; kultura eta aisialdirako gunea den ekintzaz betetako lekua.
-
GETXOPHOTO-NAZIOARTEKO ARGAZKI JAIALDIA
Getxophoto Argazki jaialdiak irudiak erakusteko ohikoak ez diren formatu, euskarri eta tresnen erabilerari ematen dio lehentasuna. Jaialdi tematiko hau argazkigintza ikasteko eta komunikatzeko tresna da. Getxophotok formatu, material eta ez-ohiko erakusguneen esperimentazioa bultzatzen du, batez ere leku publikoetan. Hauxe da haren ezaugarri nagusietako bat, xedea ez da hiria apaintzea, bereziki aukeratutako irudien bidez istorioak kontatzeko erabiltzea baizik. Hormak, dendetako erakusleihoak, edukiontziak, tabernak, patioak edo eraikinak, Getxophotok ikuspegi ezberdinak eskaini nahi dizkie herritarrei, irudiak erakusteaz gain hunkidura, konplizitatea eta nahasmendua sortuz eta pertsona eta irudien artean loturak eraikiz.
-
BILBAO ART&FASHION
Bilbao International Art & Fashion lehiaketa mundu osoko 18 eta 35 urte bitarteko diseinugile berriei zuzenduta dago eta moda eta arte arloko profesional ospetsuen laguntza eta aholkularitza dauka. Bilbao International Art & Fashion-en helburua kulturarteko aberastea eta benetako kultura ondasun legez moda sustatzea da, arte balioekin estuki lotuta. Horregatik, lehiaketara aurkezten diren lan guztiek balio erantsia eman behar dute eta arte arloan oinarrituta egon behar dute edo zuzenean horrekin lotuta egon.
-
PRACTICE YOUR MUSIC
Practice your Music musika praktikatzeko softwarea da eta musikatresna bat jotzen ikasten ari diren pertsonen esku jartzen du banda bat, egiazko soinu batean oinarritua, jo ahal izateko eta jolasean ikasteko. Gainera, musikari bakoitzaren hurbileko planoak ikus daitezke mugimenduak aztertu eta jotzen duten bitartean haien eskuak ikusteko. Programak erreproduzitzeko zenbait abiadura dauzka eta erabiltzaileak nahi adina aldiz errepikatzeko bukle aukera dauzka. Halaber denbora begiratzeko metronbomoa dauka.
-
TRIPORG
Triporg euskal aplikazioa 2015eko Destino Gidaren Nazioarteko Turismo 'app' onena aukeratua izan da. 'AppTourism Awards 2015' lehiaketan saritua izan den Triporg on-line bidaia antolagailua da eta aukeratutako hirian ikusi beharreko ibilbidea hautatzen laguntzen du. Triporgek 26.000 erabiltzaile baino gehiago eta mundu osoko 190 hiri baino gehiagoren turismo informazioa dauka.
-
EUSKAL ENCOUNTER
Euskal Encounter informatika bilkura zaletu zein profesionalei zuzentzen zaie eta helburua ezaguerak elkartrukatu eta informatika ekipoekin zerikusia duten jardueretan egun batzuetan parte hartu nahi duten profesionalei zuzentzen zaie. Honelako bilkurak 80ko hamarkadaren amaieran hasi ziren Europako iparraldean, Norvegia, Danimarkan, Alemanian eta ebste herrialde batzuetan.
-
GUGGENHEIM BILBAO
Frank Gehry iparramerikar arkitektoak diseinatu zuen Guggenheim Bilbao museoa XX. medeko arkitekturarik iraultzaileenaren adibide bikaina da. Museoak 24.000 m2ko azalera hartzen du eta horietatik 11.000 erakusketa-gelak dira. Arkitektura erreferente ausart eta berritzailea da eta barruan dituen artelanak erakusteko leku erakargarri eta liluragarria da. Gehryren diseinuak eskultura-egitura harrigarria sortzen du, Bilboko hiri paisaian eta bere inguruan bikain txertatuti.
-
SINPATRON
Sinpatron tribu berria da, ez da hirikoa baina hirian bizi da. Ez du leku zehatzik hartzen baina nonnahi dago eta haren tresna nagusia dibertsioa da. Beretzat hartzen du jantzi tradizionalen zein gaur egungo joskintzaren erabilera eta haren gerra-oihua iraultza tribal berri baterako deia da. Sinpatronen ustez norberak nahi duen bezala jantzi behar du eta bere paregabeko diseinuen bidez erakusten du. Azken batez, dibertsitatea errebindikatzeko eta arauak hausteko era pertsonal bat.
-
VIRTUALWARE
Virtualware enpresa taldea elkarreragin eta murgiltze teknologietan oinarritutako hardware eta software konponbideen garapenean espezializatuta dago. Balio erantsiko goi mailako teknologia, konponbideak, produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu Erresuma Batu, espainiar Estatu eta Latinamerikako bere bulegoen bidez eta mundu osoan dauzkan bazkideen bidez. Virtualwarek kualifikazio handiko profesionalen lantalde diziplinanitza du eta elkarrekin dihardute benetako esperientzia elkarreragileak sortzeko.
-
BILBAO TOURISMOA
Hemeretzigarren mendeko eraikin bikain bat da, abangoardiako eraikinekin batera dagoena, eta haren estetikak eta funtzionaltasunak harriturik uzten ditu XXI. mendeko bidaiariak.
-
AZPLAY
AZPlay, Bideojoko Independienteen Nazioarteko Lehiaketa 2010ean jaio zen Azkuna Zentroak kultura eta aisialdiaren arloan bideojokoen industriarekin zuen konproimisoari erantzunez. Ia hilabeteko epean bertaratzen direnek zenbait jardueratan parte hartzeko aukera izango dute: hitzaldiak, lantegiak eta euskal enpresek egindako joko independienteen erakusketak.
-
BILBAO ZINEZKO HIRIA
Bilbo zinezko film-hiria da. Bertako kaleak 110 film luze, labur eta dokumentalen eszenatokia izan dira duela mende batetik eta, azken 30 urteotan, ehunen bat iragarki filmatu dira. Paisaia gris eta euritsua, Bilbokoko profil gogor eta industrialarekin batera, erakargarriak ziren hirian filmaketak egiteko, eta orain ere abangoardiako diseinuzko eraikinek, parkeek, bizikletaz paseatzen duten familiek eta nazioartean ospetsuak diren museoek interesgarritasun horri atxikitzen diote.
-
FIG-BILBAO INTERNATIONAL ENGRAVING FESTIVAL
Artista, editore, ikertzaile eta grabatu eta inprimaketaren zaleak elkartzeko eta sustatzeko gunea. Iritziak, ideiak, esperientziak eta ezaguerak elkartrukatzeaz gain Grabatuaren Nazioarteko Saria emango da eta nazioarteko zenbait artistaren grabatu eta paper-lanen erakusketak ere izango dira.
-
SKUNKFUNK
Skunkfunk ehungintzako euskal talde nagusia da eta bere sorkuntzak mundu osoko 30 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu. Skunkfunk estiloa urbanoa da, sortzailea eta bakarra. Haren bildumek merkatuko azken joerak jarraitzen dituzte, betiere ukitu originala eta jasangarritasunarekik konpromisoa atxikiz.
-
ZINEMA IKUSTEZINAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA
KCD, Kultura, Comunicación y Desarrollok antolatzen duen “Film Sozialak” zinema ikustezinaren nazioarteko jaialdiaren helburua beren herrietan edo nazioartean jorratzen dituzten gaiengatik eta gaur egungo zinemagintza merkatuaren erritmoa jarraitzeko zailtasunengatik alboratuak edo zentsuratuak izan diren formatu digitaleko edo zinemako lanetarako gune irekia sortzea da. Proiektuetan honelako gaiak egon behar dira: gizarte gaiak, generoa eta emakumea, giza eskubideak, gizarte justizia, ingurumena, kulturartekotausna, etab. Jaialdi hau erakusteko gune alternatiboa bilatzen duten honelakoxe proiektuetarako foro egokia da.
-
COLL-BARREU
Coll-Barreu Arquitectos arkitektura bulegoa 2001ean sortu zen eta arkitektura proiektuen ikerkuntza, garapen eta eraikuntzan dihardu. Haren lanbide jardueraren alderdi garrantzitsua da unibertsitatean irakastea eta bertan diziplina honen alde teoriko, kultural eta artistikoa irakasten dute. Bulegoak prozesu dinamikoa darabil eta proiektuaren solasa da bere lan-sistemaren bereizgarri nagusia. Gaur egun sektore publikoarentzat eta pribatuarentzat lan egiten dute.
-
TRES D
Tres D duela 25 urte sortu zuten Bilbon, enpresa sektoreari diseinu eta berrikuntza zerbitzuak eskaintzeko. !0 pertsonak osatzen dute eta proiektuak egiten dituzte arlo hauetan: makina-erreminta, etxetresna elektrikoak, altzariak, garraioa, elektronika, interiorismoa, erakusketak, standak, etab. Tres D etengabe ari da ideia berritzaileak bilatzen, merkatuen kultura eta gizarte balioei arreta ematen, identitate propioa duten diseinu proiektuak sortzeko. Bezeroarekiko konpromisoa osoa da eta ibilbide osoan helburuak lortzen laguntzen dute.
-
FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI
First Lego League errobotika lehiaketa bat da eta kirol ekitaldi gisa berrikuntza, sormena eta ekintzailetza sustatzen ditu bigarren mailako ikasleen artean. Parte-hartzaileek zientzia eta teknologiaren jolasa eta hunkidura ezagutzen dituzte eta ikasketak arlo horietatik bideratzera animatzen dira. Lehiaketa hiru arlotan egituratzen da: urtero mundu osoan jartzen den gaiarekin zerikusia duen zientzia proiektu berritzaile bat garatzea; Lego Mindstorm EV3-ren piezekin egindako errobot bat diseinatzea eta programatzea, erronkarekin lotutako helburuak gauzatzeko; eta prozesu guztian erakutsitako balioak.
-
BILBAO FASHION TECH LAB - BFT LAB
Moda eta teknologiaren arteko loturak ateak ireki dizkie ekonomia eta berrikuntzaren aldetik ikertzeko aukera handiak dituzten arloei. Jantzietan eta osagaietan teknologia erabiltzeko joera gero eta ohikoagoa da eta konpondu gabeko beharrizanei erantzuna emateaz gain komunikabide berria da. Moda, fabrikaziorako 3D inprimaketa -bestelako elkarreragin motak sortzeko sentsoerak barne-, material adimentsuen erabilera eta beste arlo batzuetako diziplina nagusiak estaltzen dituen gaitze-egitarau baten bidez BFT Lab-ek industria egoera lehiakorrean jarri nahi du, New York, London edo Paris bezalako munduko hiri nagusietan ezarrita dauden enpresen antzera egon daitezen, katalizatzaile legez jarduteaz gain. Programak modako industriari lotutako lankidetza-proiektuak garatzen dituzte teknologoek, diseinugileek, modako enpresek eta antolakundeek osatuko duten komunitatea osatu nahi du.
-
BILBOKO ARGAZKIGINTZA GARAIKIDEKO ZENTROA
Bilboko Argazkigintza Garaikideko Zentroak - CFC, urteko ikastaroez gain, trebatzeko hiruhileko moduluak ere eskaintzen ditu. Trebakuntza teknikoa eta sormenezkoa eskaintzeko barruko irakasleak eta argazkilari ospetsuak tartekatzen ditu. Eskolak hitzaldi-aretoak, argazkigintza estudioa eta liburutegia dauka.
-
GOI MAILAKO JOSKINTZA ESKOLA
Soingainekoetatik ezkongai edo koktel jantzietara, Javier Barroeta goi mailako joskintza eta larrugintzako diseinugileak bere atelierra zabaldu zuen 1989an eta orain agian bere diseinurik konplexuena sortu du, goi mailako joskintza eskola. Javier Barroetak orain bere esperientzia eta ezaguera osoa Bilbon dagoen eskolara joaten diren ikasleen esku jarriko du. Bertan hiruhileko eta urtebeteko ikastaroak egin ahalko dituzte beren joskintza etxeak sor ditzaten edo badaudenetan jardun dezaten.
-
IA+B
IA + B enpresak arkitektura zerbitzuak eskaintzen ditu aholkularitza, hiri diseinu eta eraikuntzaren arloan eta eraikunzen kontrol teknikoa egiten du. IA + B 1997an sortu zuten eta ordudanik erreferentea bihurtu da. Lantaldea esperientzia handiko profesional adituek osatzen dute. Instalazioetan 200 metro karratutik gorako bulego irekia dago eta proiektuak garatzeko teknologiaren aurreratuena daukate.
-
TECNALIA
Jakintza BPG bihurtzea. Haren xedea jakintza BPG bihurtzea da, pertsonen bizi kalitatea hobetuz, horretarako enpresentzako negozio aukerak sortuz. Tecnalia Teknologia Korporazioaren helburua bere kide eta bezeroentzat jakintza, talentua, baliabideak eta balio handiko joerak erakartzea da. Haren nazioarteko bokazioak aukera eman dio Tecnaliari bere teknologia mugez gain eskualdatzeko, nazioarteko garapen proiektuen bidez.
-
AIC-AUTOMOTIVE INTELLIGENCE CENTER
AIC Europako berrikuntza irekiko zentro bat da eta Bilbon dago kokatuta. Autogintzari mundu guztian balio erantsia emateko sortu zen, ezagutza, teknologia eta industria garapena bateratuz. Merkatuari begirako orientazio handia izanik AICk lankidetza proiektu berritzaileak identifikatzen ditu eta balio-katea osoari laguntza ematen diote merkaturatze denbora murrizteko, ahaleginak eta arriskuak gutxituz. AICk honelako ekimenak laguntzen ditu, autogintza industrian funtsezkoak diren industria, finnatza eta teknologia eragileak elkartuz.
-
UPV/EHU
"Eman ta zabal zazu" bere leloa betez, Euskal Herriko Unibertsitatea erakunde bateratzailea da eta jakintza, esperientzia eta berrikuntza sortzen ditu gizarte osoaren zerbitzura. Ikastaroen katalogoan 67 Gradu eskaintzen ditu jakintzaren hanbait arlotan, Graduondokoei dagokienez, master ofizialen 103 programa, 44 titulu profesional eta espezializatu, eta 71 doktoretza programa daude. EHUk uste du hezkuntza ikasleen kontzientzia pizteko eta hezkuntza zein giza gaitasunak garatzeko bitartekoa dela. Unibertsitateko trebakuntza prozesuan jasotzen diren gaitasunen artean graduatzen direnek ontzat jotzen dute taldean lan egiteko eta lidergorako gaitasunak hobetzea, erabakiak hartzeko ahalmena indartzea eta arazoak konpontzeko eta sormena garatzeko gaitasuna.
-
ITEM
ITEM designworks diseinu-bulegoak Bilbon dauka egoitza, eta 20 urtetik gorako esperientzia profesionala duten diseinugile eta ingeniariek osatzen dute. Proiektuak egin ditu hainbat arlotan: garraio publikoa, autogintza, etxetresna elektrikoak, fitness eta altzariak.
-
BALEUKO
Baleuko, 1993an sortua, ikus-entzunezko enpresa da eta dokumentalak, film luzeak eta animazio filmak ekoizten ditu. 1998an "Animazioko film luze onena"ren Goya saria jaso zuen.
-
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Deustuko Unibertsitatearen abiapuntua tradizio eta berrikuntzaren artean orekari eusteko etengabeko konpromisoa da, beti kalitate eta bikaintasunaren bila. Tradizioaren balioa bikaintasunaren adierazleak etengabe eransten indartzen da eta horri esker Deustuko Unibertsitatea sendotu egin da 1886tik gaur arte. Berrikuntzaren balioa etengabeko hobekuntzan, bere ehun urteetan Deustuko Unibertsitateak eraldatzeko izan duen gaitasunean eta jaso duen Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapenean (Mención 2011n Hezkuntza Ministerioak izendatutako Nazioarteko batzordearen Aipamena) agertzen da.
-
BASQUE CRAFTS BY DESIGN
Basque Crafts by Design artisau eta diseinugileentzako hausnargunea da, Euskal Herritik mundura zabaldutako leihoa. Ekimenaren helburua elkarrekin lan egiteko era berriak ikertzea da, artisautza berria sortuko duten produktu eta zerbitzu berriak sortzeko.
-
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizarte eraldaketarekin konprometitua. Koperatiba-Unibertsitate honek giza bokazioa eta ingurugiro eta gaur egungo gizartearekin konpromiso argia du. Haren irakaskuntza-ereduak dakarren harreman-sistemak, oinarritzat hezkuntza egitura hartuta, inguruko enpresa eta erakundeek parte har dezaten nahi du, gizarte irisgarritasuna, lana eta ikasketak bateratzea, ikerkuntza garatzea eta etengabeko hezkuntza bermatzeko. Ikasleek aukera daukate ikasketak zatikako lanarekin bateratzeko eta, trebakuntza akademikoa osatzeaz gain, ikasketak ordaintzeko aukera ematen die.
-
15 ERAGILE DISEINURAKO
Diseinuaren berrikuntza funtsezko tresna bihurtu da hirietako lehiakortasuna eta bizi kalitatea hobetzeko eta beharrezkoa da lankidetza publiko-pribatuaren inguruak hobetzeko, administrazio, unibertsitate eta eragile ekonomiko eta profesionalen zuzeneko parte-hartzearekin. Hauxe da Bilbok eraldatzeko hartu duen bidea. 15 proiektu handik hiria eraldatu dute azken urteotan eta bidea ireki dute Hiria berriztatzen jarraitzeko.
-
BILBAO ART DISTRICT: WEEKEND OF THE ARTS
Bilbao Art District Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin sustatzen duten ekimena da eta bertan parte hartzen dute Guggenheim museoak, Arte Ederren Museoak, Rekalde Aretoak eta bertoko beste galeria batzuek. Musika bertatik bertara, performanceak, lantegiak, aire zabaleko margolaritza, jolasak, adin guztietarako jarduerak eta ordutegi bereziak galeria eta mudesoetan esperientzia aparta bizitzeko.
-
BILBOKO GAU ZURIA
Bilbo “gauez zabalik”. Urtero Bilbok hiriaren urteurrena ospatzen du eta iluntzean hiriko kultura guneen itxura aldatu egiten da ikuskizunak eta kultura ikustaldiak eskaintzeko. Gune hauetako bakoitzari bizitza emateko arduradunak literatura, musika eta eszena arteetako profesional nabarmenak dira. Protagonistak bilbotarrak eta ekitaldiaz gozatzera bertaratzen den jende oro dira. Zehatz-mehatz prestatzen den egitarau zabal batekin Gau Zuria Hiriaren fundazioa gogoratzeko paregabeko unea da. "
-
MAKING CREATIVITY HAPPEN
XXI. mendeko industriak sormen eta berrikuntzaren bitartez jakintza sortzearen menpean egongo dira. Lehen munduko herrialde askok jakintzaren ekonomia berrian funtsezko osagaitzat hartzen dituzte sormen industriak. Sarritan argudiatzen da ideiak eta irudimena aktiborik garrantzitsuena izango direla eta, honetaz, euskal erakundeek sormen-industrien aldeko apustu garbia egin dute, zenbait sektore lagunduz -arkitektura, artea, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, publizitatea, moda, gastronomia, diseinu grafikoa, artisautza, barrualdeetako diseinua, argazkigintza, produktu eta bideojokoen diseinua- Bilbon eta Bizkaian sormena sortuko duten lotura berriak lortzeko.
-
BILBAO CITY OF DESIGN
Bilbo UNESCOren Sormen-Hirien Sarean dago diseinu sailean. UNESCOk 2004an sortu zuen Sormen-Hirien Sarearen helburua nazioarteko lankidetzaren bitartez kultura dibertsitatea eta hiri garapen jasangarria bultzatzea da. Sareak harremanetan jarri nahi ditu sormen-ekonomia bultzatzen duten hiriak, ezaguerak eta esperientziak konpartitzeko, eta sektore publiko eta pribatuaren artean, erakunde profesional eta komunitateen artean, gizarte zibil eta kultura erakundeen artean harremanak bultzatu munduko eskualde guztietan. Gaur egun 69 hiri daude Sarearen barruan, sormen industriaren zazpi arlotan: Artisautza eta herri arteak, Diseinua, Zinema, Gastronomia, Literatura, Arte digitala eta Musika.