Triporg euskal aplikazioa 2015eko Destino Gidaren Nazioarteko Turismo ‘app’ onena aukeratua izan da.
‘AppTourism Awards 2015’ lehiaketan saritua izan den Triporg on-line bidaia antolagailua da eta aukeratutako hirian ikusi beharreko ibilbidea hautatzen laguntzen du. Triporgek 26.000 erabiltzaile baino gehiago eta mundu osoko 190 hiri baino gehiagoren turismo informazioa dauka.