Frank Gehry iparramerikar arkitektoak diseinatu zuen Guggenheim Bilbao museoa XX. medeko arkitekturarik iraultzaileenaren adibide bikaina da. Museoak 24.000 m2ko azalera hartzen du eta horietatik 11.000 erakusketa-gelak dira. Arkitektura erreferente ausart eta berritzailea da eta barruan dituen artelanak erakusteko leku erakargarri eta liluragarria da.
Gehryren diseinuak eskultura-egitura harrigarria sortzen du, Bilboko hiri paisaian eta bere inguruan bikain txertatuti.