Fun & Serious Game Festival lehiaketak urteko entretenimendu eta “Serious Games” onenak saritzen ditu eta, aldi berean, bideojokoaren industrian dauden ekoizleak, zuzendariak, artistak, garatzaileak eta gainerako eragileak goraipatzen ditu. Azaroa bideojokoaren hilabetea da Jaialdiari esker, 2011n abian jarri zenetik Europako hegoaldean sektoreko erreferentea bihurtu baita.
Entretenimendu bideojokorik onenakezezik, “Serious Games” izenekoak ere saritzen ditu. Hauek teknologia berdina erabiltzen dute hezkuntza, osasun, industria aeroespazial, kultura eta beste hainbat sektoretan. Sarion helburua bideojokoei buruz dauden estereotipoak hauseta eta sektoreari merezi duen bultzada ematea da.