Bilbao International Art & Fashion lehiaketa mundu osoko 18 eta 35 urte bitarteko diseinugile berriei zuzenduta dago eta moda eta arte arloko profesional ospetsuen laguntza eta aholkularitza dauka.
Bilbao International Art & Fashion-en helburua kulturarteko aberastea eta benetako kultura ondasun legez moda sustatzea da, arte balioekin estuki lotuta.
Horregatik, lehiaketara aurkezten diren lan guztiek balio erantsia eman behar dute eta arte arloan oinarrituta egon behar dute edo zuzenean horrekin lotuta egon.