The purpose of BIDC

Foster creativity and design as driving forces for economic development and projection of Bilbao Bizkaia.

Garapen ekonomikoa

Diseinuarekin eta sorkuntza-industriarekin loturiko sektore ekonomiko berriak sustatzea: arkitektura, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eskulangintza, diseinua, eduki digitalak, moda, barne-diseinua eta bideo-jokoak.

ZERGATIK?

Gehienbat hiri inguruneetan garaturiko etorkizuneko sektoreak dira.

Nazioarteko erdigune bihurtzeko moduan da Bilbo, sektore horietan lan egiten duten enpresak erakartzeko gai baita.

Sormena eta gazteen enplegua sortzen dituzten sektoreak dira.

Turismorako eta merkataritzako produktu eta zerbitzu berriak ezartzeko gaitasun handia dute, eta Bilboren geroko garapenerako hiriko irtenbide estrategikoak dakartzate, betiko industriarako zerbitzu aurreratuak bideratzeko ahalmenarekin.

Euskal industriari berrikuntza dakarkion sektore sortzaile indartsua.

Europar Batasunak "Europa Sortzailea 2014 - 2020" egitaraua onetsi du, non sorkuntzaren inguruko industriak sustatzen diren, Europako ekonomiaren lehiakortasunerako faktorea diren aldetik.

Nazioarteko proiekzioa

Bilbo Bizkaiaren nazioarteko proiekzioa sustatzea, sormenaren eta diseinuaren balioekin lotuta.

ZERGATIK?

Gaur egun, enpresak nazioarte mailan ari dira lehian, baina hiriak, eskualdeak eta herrialdeak ere bai.

Bilbo markaren nazioarteko aktiboa indartu egiten da diseinuaren eta sormenaren balioekin lotuz.

Bi balio horiek nazioarte mailan proiektatzen dituzte jarduera ekonomikoa, talentua eta gazteak.

"Hirien Diplomazia" deritzonak aukerak ematen ditu estrategia hori partekatzen duten erreferentziako hiriekin nazioarte mailako lankidetzan aritzeko (Berlin, Montreal, Londres, Milan, Buenos Aires, Shenzhen, Shanghai...).

Nazioarte mailako kokapen hori lagungarria da Bilboren, Bizkaiaren eta Euskadiren garapen ekonomikorako.

UNESCO City of Design

Bilbok historia industrial luzeko hiria izanik ere, eraldaketa sozial, kultural eta ekonomiko osoa bizi du. Sormenak eta diseinuak eginkizun garrantzitsua bete izan dute tokiko erkidegoen garapenean, eta kulturak funtsezko eginkizuna dauka jarduera ekonomikoaren eta aldaketa sozialen eragile gisa, hiria garatzeko estrategiaren baitan betiere.

Laguntza publikoari eta pribatuari eta gizartearen partaidetza oso garrantzitsuari esker, sorkuntzako hainbat sektoretara iristeko gai izan da Bilbo, eta hiriak eta bere herritarrek burututako lana aintzatetsi egin du UNESCOk Bilbo City of Design izendatuta. Hala, Hiri Sortzaileen Sarean sartu zen 2014ko abenduan.

Aldi bereko finantzaketa

Sormen-industria eta enpresak suspertu, ikusgaitasuna handitu eta zuzentzeko estrategia da, haien lehiakortasuna eta tamaina handitzea bilatu dezaten. Hortaz, estrategia hau Europar Batasunaren Europa 2020 Estrategiarekin ados dagoela iritzi da, zentzuzkoa, jasangarria eta integratzailea den hazkundea lortzeko.

Koherentzia hauxe kontuan hartuta, BiDCk bultzatutako neurriak EAEko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen helburu estrategiko batekin bat datoz; zehazki, produktu eta zerbitzuak garatzeko gaitasun aurreratuak sortu eta zabaltzeko babesari dagokiona.

Beraz, BiDC, Bizkaiko enpresa sortzaileen sentsibilizazio eta suspertzeko bidea denez, Programa Eragile horrek finantza dezake.