Navigate with the arrow keys.
Swipe to navigate.
First Lego League errobotika lehiaketa bat da eta kirol ekitaldi gisa berrikuntza, sormena eta ekint

FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI

First Lego League errobotika lehiaketa bat da eta kirol ekitaldi gisa berrikuntza, sormena eta ekintzailetza sustatzen ditu bigarren mailako ikasleen artean. Parte-hartzaileek zientzia eta teknologiaren jolasa eta hunkidura ezagutzen dituzte eta ikasketak arlo horietatik bideratzera animatzen dira.

Lehiaketa hiru arlotan egituratzen da: urtero mundu osoan jartzen den gaiarekin zerikusia duen zientzia proiektu berritzaile bat garatzea; Lego Mindstorm EV3-ren piezekin egindako errobot bat diseinatzea eta programatzea, erronkarekin lotutako helburuak gauzatzeko; eta prozesu guztian erakutsitako balioak.