Navigate with the arrow keys.
Swipe to navigate.
30 urte baino gehiagoko historian EiTBk sendotzea eta bilakatzea lortu du, Euskal Herriko lehen komu

ETB

30 urte baino gehiagoko historian EiTBk sendotzea eta bilakatzea lortu du, Euskal Herriko lehen komunikazio taldea bihurtu arte. Sei telebista kanalek, bost irratik eta web batek osatzen dute eta bere eremuan ikusle-entzule gehien duen hedabideetariko bat da.

1982an hasi zenetik euskararen erabilera normalizatzeko xede argia izan zuen eta ETB1 izan zen lehenengo kanalean osorik euskaraz emititu zuen. Ondoren, 1986an, ETB2 plazaratu zen, sorrerako izaera pluralaren beste erakusgarri bat, eta espainierazko emisioak egiten hasi zen.

Gaur egun, Internetek komunikabideentzat ireki duen aukera mugagabea kontuan hartuz, bereziki ikusle/entzuleen elkarreraginari dagokionez, Eitb.com taldearen apustu handia da zentzu honetan. Ikus-entzunezko edukiak dira plater nagusia , blog, gizarte sare, erabiltzaileen parte-hartze eta eitb nahierara aukeratzeko erabateko askatasunarekin osatuta.