Navigate with the arrow keys.
Swipe to navigate.
DigiPen Bilbao, DigiPen Institute of Technology-ren Europako egoitza da. “Princeton Review” argi

DIGIPEN

DigiPen Bilbao, DigiPen Institute of Technology-ren Europako egoitza da. “Princeton Review” argitalpenaren arabera bideojokoak diseinatzeko Estatu Batuetako eskolarik onenetarikoa da DigiPen, eta Bilbon graduko programa bi eskaintzen ditu:

Denbora Errealeko Simulazio Elkarreragile Informatika Ingeniaritza gradua eta Arte Digital eta Animazioko Arte Ederren Gradua. Egitarau biotan eskola guztiak ingelesez ematen dira eta ikasleek aukera dute beren graduaren barruan Redmond edo Singapurreko campusetan urtebetez egoteko.

20 urte baino gehiagotan DigiPenek joko industriari trebatzen lagundu dio AEBetan eta mundu osoan. Irakasle eta exekutiboetako askok kargu garrantzitsuak izan dituzte bideojoko enpresa nagusietan: Nintendo, Microsoft, Disney…, eta DigiPeneko graduatuek ehunka jokotan parte hartu dute, besteak beste: ”Call of Duty, World of Warcraft, Halo, Portal, Half-Life, Guild Wars,” eta “BioShock Infinite.”