Navigate with the arrow keys.
Swipe to navigate.
Kulturak funtsezko betekizuna du Bilboko jarduera ekonomikoa eta gizarte eraldaketa lortzeko motor l

BILBO, KULTURA EKONOMIAREN ERAGILE

Kulturak funtsezko betekizuna du Bilboko jarduera ekonomikoa eta gizarte eraldaketa lortzeko motor legez, hiria garatzeko estrategiaren barruan. 90eko hamarkadaren hasieran Bilbon ekonomia eta hiri eraldaketa sakonari ekin zionetik kultura, Guggenheim Bilbao Museoa ezartzearekin batera, funtsezko faktorea izan da hirian lanpostuak sortzeko eta gizarte kohesioa lortzeko.

Azken bi hamarkadetan Udalak ezarri duen kultura politikak Bilbo hiria indartu du kultura erreferente bezala eta kultura instalazio garrantzitsuak lagungarriak dira ekonomian aberastasuna sortzeko, lanpostuak mantendu eta sortzeko eta hiriari irudi egokia emateko.