Muka Design lab

SLOW DESIGN, KONTZEPTUTIK FORMARA, ETXEKO OBJEKTU BAKOITZAK BERE HISTORIOA KONTATZEN DU

Muka Design Lab Bilbon kokatuta dagoen diseinu-bulegoa da, altzari, etxetresna elektriko txiki eta produktuetan espezializatuta, Laxmi Nazabal eta Lucas Abajok osatua

Beren produktuak Slow Design kontzeptuari lotuz diseinatzen dituzte, izan ere lan egiteko filosofia ezberdin honek tokian tokiko ekonomia indartzen du, artisau eta lantegi txikiekin elkarlanean eta lekuan lekuko materialak erabiliz. 

Helburua ez da fabrikazio-teknika berriak baztertzea, ahaztutakoak berreskuratzea baizik, horrela produktu iraunkor, jasangarriak eta nolakotasun ezberdinekoak sortzeko.



Laxmik eta Lucasek sortzen dituzten diseinuek oreka dute forma, funtzio, kolore, material, akabera eta aplikazio grafikoen artean
Haien lana nazioartean goraipatu dute diseinu eta arkitektura argitalpen nagusiek; sarituak eta finalistak izan dira zenbait lehiaketatan; Revés aulkiak Red Dot Award: Design Concept 2015. saria jaso du.


Red Dot Award diseinurik berritzaileenak zenbait arlotan goraipatzen dituen nazioarteko saririk ospetsuenetako bat da eta Design Zentrum Nordrhein Westfalen-ek ematen du.

Muka  Design  lab