ITEM designworks View project

DESIGN IN MOTION

ITEM designworks, Industria Diseinu eta Produktuen Garapenerako diseinu-bulegoaren iritziz mugimendua ibiliz erakusten da, eta hori nabaria da haren diseinuetan eta mundu osoko ekitaldi eta erakustaldi nagusietan izan duen ibilbide nekaezein eta arrakastatsuan.

25 urte baino gehiagoko esperientzia izanik haren profesionalek aztarna utzi dute industria diseinuaren ia arlo guztietan utzi dute: fitness, bulegoko altzariak, garraioa eta etxeko tresna elektrikoak besteak beste.

Sormen-dosi handiek eta ingeniaritzaren ezagutza sakonak ahalbidetu dute, esate baterako, BK BIKESentzat e-bikes NEO delakoa sortzea, 2011ko Eurobike Design Award-aren irabazlea eta munduan zientzia eta teknologiaren arloan museorik handiena den Municheko Deutsches Museumeko bilduma iraunkorrean dagoena.

ITEMdesignworks-ek beste arlo batzuetan ere mugitzeko ahalmena eta sormena erakusten ditu, adibidez Actiu enpresarentzat egindako MOBILITY Mahai Jasogarrien egitarauan. Helburua lanpostuaren altuera erabiltzailearen gorputz tamainara egokitu ahal izatea zen, osasunean, erosotasunean eta emankortasunean eragina duelako.

Bere ahalegin guztiei esker industria diseinuaren arloan nazioarteko erreferentea bihurtzea lortu du.

Aipatzekoak dira urtero Taipein burutzen den TAISPO kirolgaien erakusketan eta Municheko ISPO nazioarteko kirol erakusketan edo goren mailako diseinuko bulego-atzarien arloan munduko erreferentea den ORGATECen izaten duen parte-hartzea.

ITEMdesingworksen ustez sormena etengabe mugitu behar da beti.

ITEM  designworks