Zinema Ikusezinaren Jaialdia View project

IKUSEZINA AGERIAN DAGOENEAN

Zinema ikuskizun zoragarria da, jolas-iturri gaindiezina, baina aldi berean gizarte aldaketarako tresna egokia ere izan daiteke. Gehienentzat ikusezinak diren gai askori ahotsa emateko artea.

‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren lehiaketaren helburua hausnarazten duten lan konprometituak hedatzen laguntzea da. Besteak beste gizarte eta giza interesa duten gai hauek jorratzen dira: giza eskubideak, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eza, ingurumena eta inmigrazioa.

Zinema Ikusezinaren jaialdia KCD-ONGD Kultura, Communication, Desarrollok antolatzen du eta hainbat gizarte errealitate erakusten ditu: generoen arteko ekitaterik eza, giza eskubideen urratzeak, gizarteko bidegabekeria, kulturartekotasuna, elkartasuna eta ingurumena. Gai horiek miloika pertsonari eragiten diete eta ohiko pantailetatik baztertuta egoten dira. KCD, Kultura, Comunication, Desarrollo garatzen laguntzeko gobernuz kanpoko erakundea da eta bere helburu nagusia da gizarte- eta kultura-komunikazioa sustatzea, garapen-tresna gisa.

Zinema  Ikusezinaren  Jaialdia