InteractiveMartin View project

NAZIOARTEKO SORMENDUN AGENTZIA BILBOKO BIHOTZEAN

Enpresa dinamiko honek edertasuna eta funtzionaltasuna bateratzen ditu ideiak erarik egokienean adierazteko.

2010. urtean sortua, InteractiveMartin ™ nazioarteko bezeroentzako proiektu elkarreragileen garapenean espezializatutako agentzia digitala da. 2012an “hóPLAY Public Choice Award” jaso zuten Social Battle-rekin; estrategiazaleentzat diseinatutako telefono mugikorrerako aplikazioa, zenbait jokalarirentzat.


Berrikuntzan eta kalitatean dihardute batez ere eta sortzen dituzten proiektuek zerbitzu-aukera osoa eskaintzen dute, diseinu korporatibo, marketing eta aholkularitzatik telefono mugikorretarako aplikazioak eta jokoak sortu arte, benetan bakarrak diren xehetasunekin hornituta.


Azken proiektuetako bat “Veterinario App” da: telefono mugikorretarako albaitaritzako lehenengo aplikazioa. Aplikazio honek aukera emango du albaitari batekin zuzeneko harremana izateko, komunikatzeko eta maskoten irudiak denbora errealean bidaltzeko aukera emanez.


InteractiveMartin ™-k, besteak beste, Grupo Intercom (Bartzelona), Guggenheim (Bilbo), NDV Ventures, (Río de Janeiro), DreamVision Redes (New York) edo Actemiss (Frantzia) bezeroentzat lan egin du.

InteractiveMartin