Innobasque View project

INNOBASQUE, BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIAK, BERRIKUNTZA SUSTATZEN DU GIZARTEA ERALDATZEKO

Euskadi arlo guztietan berrikuntza gizarterantz alda dadin konprometiturik, eragile publiko eta pribatuen artean loturak ezarriko dituzten konplizitateak ehuntzeko eta lehentasunak jartzeko, eta enpresetan eta gizartean beharrezkoak diren eskaria eta pizgarriak sustatzeko lanean dihardu.

Horretarako Innobasquek 1000 bazkide baino gehiago dauzka bere hiru ildo nagusietan:
 sozializazioa, berrikuntzaren balioak eta kultura mobilizatzeko gizartea eraldatuz; jokabide onetatik ikasiz; eta euskal berrikuntza kanpoan ezagutaraziz.

Bigarrenik, gizarte-ekonomia berpizteko arloan munduan dauden negozio-aukera berriak baliatzen ditu lanpostuak eta aberastasuna sortzeko, talentua identifikatzen du eta inpaktu handiko proiektuak bilatzen ditu, beharrezkoak diren inbertsioak eginez.


Hirugarren ildoa Euskal Berrikuntza Sistema Sustatzeko Idazkaritza Teknikoa da. Berrikuntza bidelagun ona da herri aurreratuetan giza garapen iraunkorrerako zein ekoizkortasuna hazteko.

Honetaz, Agentziak berrikuntzak Euskadin izandako bilakaeraren segimendua, ebaluaketa eta azterketa bultzatzen du: berrikuntza politikak sortzeko nazioarteko politika onenak identifikatzen eta aztertzen ditu; Europako I+G+b programetan izandako euskal parte-hartzearen behategi bezala dihardu; eta Gizarte Berrikuntzari dagokionez ekintzak sustatzen ditu herritarrak parte-hartze prozesuetan elkartu ahal daitezen, gizarte erronka eta beharrizanei aurre egiteko

Innobasque