FIG View project

BILBO GRABATUAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA. ERABATEKO ESPERIENTZIA

Artista, editore, ikertzaileak eta Grabatu eta Inprimaketaren zaletuak biltzeko eta sustatzeko gunea.

Helburua arte mota hau sustatzea eta ikerbide berrien eta berritzaileenak ezagutaraztea da. Bere nolakotasun bakarrarengatik Bilbo Europako erreferentea bihurtzen duen Jaialdi honek alderdi asko dauka aztertzeko.

Ekitaldi honek aukera ematen du grabatua arte diziplina legez ezagutzeko. Hasieratik amaierako produkturaino, teknika tradizionaletatik abangoardistenetara.
FIG Bilbaok erantzuna ematen dio gaur egungo arte panoraman erakusketa-guneak izateko dagoen eskari gero eta handiagoari.

FIG Bilbao nazioarteko proiektua da eta erakusketa ugari biltzen du, artistak elkartu eta iritziak, ideiak eta esperientziak truka ditzaten. Bestalde, ikasteko gunea ere bada eta bertan haurrek, lehenengo aldiz, grabatze-lantegietan parta har dezakete.

FIG