DigiPen View project

WASHINGTON, SINGAPORE ETA BIZKAIA IRAKASKUNTZA DIGITALEKO LIDERRAK

DigiPen Institute of Technology enpresa aitzindaria da hedabide digitaletako eta informatika teknologia elkarreragileetako hezkuntza eta ikerkuntzan.

1988an sortu zen Vancouver-en (Kanada), eta hasieran 2D, 3D, programazio, diseinu eta animazioan espezializatuta zegoen arren, bilakatuz joan zen bideojokoen programazioari buruzko munduko Unibertsitateko lehen gradua ematera heldu zen arte. Hamarkadaren amaieran enpresak campusa ireki zuen Washingtonen (USA), eta nazioarteko zabalkundearekin jarraitu zuen bigarren Campusa Singapurren irekiz eta, azkenik, 2010ean Europako egoitza zabaldu zuen Bizkaiko Campusean.

DigiPenek ibilbide sendoa du bideojokoen industriaren arloan eta irakasle eta zuzendarien artean profesional ospetsuak dauzka, Nintendo, Microsoft eta Disney gisako enpresa ezagunetatik etorrita. DigiPen halaber Independent Games Festival-en sari gehien irabazi duen Unibertsitatea da eta ikasleek egindako bideojokoek ere sariak jaso dituzte hainbat jaialditan: PAX 10, IndieCade, Slamdance Guerilla Gamemaker Competition, Indie Game Challenge eta Bilboko Fun&Serious Games Festival. DigiPen benetako harrobia da sektoreko puntako enpresentzat, hala nola Valve, Bungie, Blizzard, Microsoft edo Nintendorentzat.

Bizkaiko campus modernoa simulazio elkarreragile eta 3D animazio proiektuak sortzeko behar diren tresna eta baliabide guztiekin hornituta dago eta bertan unibertsitateko titulu bi ematen dira: Denbora Errealeko Simulazio Elkarreragile Informatika Ingeniaritza Gradua, eta Arte Digital eta Animazioko Arte Eder Gradua.

Ikasleek bideojokoen garapen, programazio eta diseinuaren alderdi guztiak ikasten dituzte. Hasieratik bertatik ikasleek bideojokoen sorkuntza, 3Dko renderizazio, fisika, adimen artifizialean, eta bideojokoetan erabiltzen den sareko lanean dihardute. Bilboko Campuseko irakasleetako bat Jazno Francoeur-en ustez “ez ditugu hezten ikasleak teknikariak izateko, etorkizuneko industrian lider berritzaileak izan daitezen baizik”.

DigiPen