Bilbo Zinezko Hiria

KAMEREK ATSEGIN DUTE BILBO

Bilbo zinezko film-hiria da. Bertako kaleak 110 film luze, labur eta dokumentalen eszenatokia izan dira duela mende batetik eta, azken 30 urteotan, ehunen bat iragarki filmatu dira.

Paisaia gris eta euritsua, Bilbokoko profil gogor eta industrialarekin batera, erakargarriak ziren hirian filmaketak egiteko, eta orain ere abangoardiako diseinuzko eraikinek, parkeek, bizikletaz paseatzen duten familiek eta nazioartean ospetsuak diren museoek interesgarritasun horri atxikitzen diote.

Bilbo zinema da eta biziki gustatzen zaio zinema. Hiriak pantaila maite du eta bilbotarrak harro egoten dira eszena batean beren hiri edo auzoko zati bat errekonozitzen dutenean. 1906an entzun zen lehenengo aldiz klaketa. Zehazki labe garaiei buruzko dokumental oso ezagun batean. Geroago,1924an, “Edurne, modista bilbaína” filmatu zen eta arrakasta handia izan zuen; nahiz eta irudirik gelditu ez den badago haren gidoi osoa.

Bere historiako une batean Bilbo dokumentalak filmatzeko lekua zela zirudien, baina 60ko hamarkadan film luzeak egiteko berreskuratu zuten Bilboren karisma bereziaz maitemindu ziren zuzendari ospetsuek. Pedro Oleak esana da: “Zinema beltzerako diseinatutako hiria da”. 80ko hamarkadak film mordoa ekarri zuen hiria kinka larrian zegoen unean: industria astunaren eraisketa, langabezia, terrorismoa eta bere paisaiaren nolakotasun gogorra.

Bilbo berrasmatu egin da eta zinemagintza beste kokaleku batzuk bilatzen hasi zen hiri barruan. Gero Guggenheim museoa etorri zen eta merkataritza iragarki guztiek titanioaren isla erakutsi nahi zuten. Orain Bilbo diseinua eta modernotasuna da. Eraldaketaren mirakulua gertatu da eta zinemagintza berriro maitemindu da beti erakargarria den hiri honekin. Kamerak Bilbo maite zuen beruna bezain grisa zenean eta orain, modernoa eta alaia den honetan maitatzen jarraitzen du. Horregatik, zinezko hiria da eta beti izango da.

Bilbo  Zinezko  Hiria