Azkuna Zentroa View project

PHILIPPE STARCK-EN ESKUTIK, HISTORIARAKO 43 ZUTABE

Azkuna Zentroa paregabeko proiektua da eta bertan Philippe Starck-ek ibilbidea egiten du ezagun diren zibilizazio nagusien historia eta kulturan.

“Zutabeen atzean ezkutatu egiten gara, maitemindu egiten gara, musu ematen dugu… Zutabeen atzean zelatan ibiltzen gara, hil egiten dugu, norbaitekin elkartzen gara…” Philippe Starck-en gogoeta hori bizirik dago Azkuna Zentroko Kulturen Atarian.

Hiru eraikinak eusten dituzten 43 zutabeak sinboloak dira, Lorenzo Baraldiren ustez, gizakiak historian zehar bizi izan dituen milioika zutaberen eta hamaika kulturen, arkitekturen, gerren eta erlijioen sinbolo.

Lorenzo Baraldi lanbidez eszenografoa da eta bere esperientzia zabala erabili du gune honek Philippe Starck-i sortzen zizkion ideiak eta sentsazioak gauzatzeko. Atarian sartzea gizaterian eragina izan duen aniztasun kultural eta geografikoan murgiltzea da. Ez dago araurik, ez dago gidoirik historia honen ibilbidea jarraitu ahal izateko.

40.000 metro karratutik gora daukan gune izugarri hau, herritar eta bisitari guztientzat zabalik, biltegi zaharrak arkitekto handiari hasiera-hasieratik sortu zion zirraran du oinarria.

Ardoa biltzetik kultura eta aisialdia sustatzera, hauxe da XX. mendearen hasieran diseinatu zen eta mende bat geroago XXI. mendeko Bilbon ikonorik ezagunenetarikoa bihurtuta berragertu den eraikin apartaren ibilbidea.

Azkuna  Zentroa