Arteshop Bilbao View project

UNIBERTSITATEAN JAIO ETA BILBOKO DENDETAN AURKEZTEN DEN ARTE BERRIA

Arte-lanak erakusteko sistema ez da ohikoa. Erronka berria Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasle gazteentzat.

Erronka arte-lanak erakusleku berri batean agertzea da, zehazki Bilboko dendetan. Testuingurua ez da inoiz hain garrantzitsua izan, artelanen inguruan hainbat gai egon daiteke-eta: fruta exotikoak, joerako arropa, motorrak, liburuak, harribitxi klasikoak…, hainbat sentipen-mota sorraraziz. Apustua handia da eta zalantzarik gabe harritu egingo du.

Proiektuak harrera ona izan du. Soilik artistetariko batzuek izan zuten erakusteko aukera, eta jende askorengana heltzeko aukera gutxirekin. Arteshopek ateak zabaltzen ditu alderdi biontzat, artistentzat eta merkataritza establezimenduentzat, aberasgarriak diren esperientziak elkar-trukatzeko. Ez dago aurretiazko baldintzarik materialei edo egin beharreko lanaren formatuari dagokionez. Hala ere, inguruarekiko elkarrizketa eskatzen da. Ikasleek errealitate zorrotz bat dute aurrean, beren lantegi eta ikasgeletatik at.


Emaitza harrigarria, bizia eta energiaz betea da. Arteshopen parte hartzen duten dendetan zehar ibilaldia egitea paregabeko erakusketa batean paseo erakargarria egitea da. Bilboko dendetan urtean behin egiten den lehiaketa hau ezinbesteko hitzordua bihurtu da artezaleentzat.

Arteshop  Bilbao